Bizkotxalde eguneko zentroa

Lorategi zabalak, paseoan ibiltzeko eta erlaxatzeko

Basaurin kokatuta dago, Arizeko metro geltokiaren ondoan eta erdigunetik 5 minutura; beraz, senitartekoekin noiznahi egoteko aukera dago, eta betiko ohiturei ere eutsi dakieke, hala nola kafe bat hartzea, erosketak egitea, lagunekin geratzea…

Kanpoaldean lorategi zabalak ditu, egoiliarrek eta beren senitartekoek paseotxoak egin eta erlaxatu ahal izateko; egokitutako baratzera ere joan daiteke.

Gure zentro guztietan bezalaxe, Jarduera Programari esker pertsonak aktibo egoten dira eta jardueretan parte hartzen dute.

Pertsona ardatz duen arretaren ikuspegitik begiratuta egiten du lan guztia profesionalen diziplina anitzeko lantaldeak; egoiliarra lasai eta zainduta sentitu dadin lortzeko lan egiten dute eta familiari, aldiz, senitartekoaren bilakaeraren berri ematen diote uneoro.

babesten-residencia-bizkotxalde-04

Egonaldi iraunkorrak eta aldi baterakoak eskaintzen ditu, plaza publikoetan (Bizkaiko Foru Aldundiaren hitzartuak) nahiz pribatuetan (35 plaza publikoak dira eta 15 pribatuak).

Egun erdia ere kontrata daiteke, astelehenetik ostiralera bitarte, garraioarekin ala garraiorik gabe.

Plazak: 50

Instalazioak

Lursailaren azalera: 5.100 m²
Eraikitako azalera: 7.678,47 m²
Altuera: lurpeko 2 + beheko solairua + 3 solairu
Oinplano-okupazioa: 2.100 m²
Kudeatzailea: UTE Urbi Hiru Basauri.
Noiz ireki zen: 2008
Komun egokituak
Lorategiak kanpoaldean
Egongela handiak solairu bakoitzean
TB gela
Liburutegia
Fisioterapia gela eta gimnasioa
Snack gunea - kafetegia
Sukaldea bertan
Telefono publikoa
WIFI guneak

Zerbitzuak

Arreta eta aholkularitza soziala
Medikua eta erizaina
Oinarrizko arreta pertsonala
Arreta psikologikoa, afektiboa eta emozionala
Aisialdia eta denbora librea
Jarduera programa
Fisioterapia eta Errehabilitazioa
Terapia Okupazionala
Berregokitzea eguneroko bizitzako jardueretan eta jarduera instrumentaletan
Jatetxe eta jangela zerbitzua (zentroetan eta etxera eramateko)
Garbiketa zerbitzua
Egokitutako garraioa (joan-etorria/ soilik joan edo soilik etorri)
Ile-apaindegia eta edergintza
Podologia
Ortopedia eta laguntza teknikoak
Beste zerbitzu batzuk, nahieran: egun erdiak, orduka, egun solteak...

Deskargatu gure katalogoak

Informazio gehigarria eta zehaztua eskuratzeko.

Kokapena eta kontaktua

Uribarri kalea 3 - 48970 - Basauri - Bizkaia