Bilboko erdigunean kokatuta
Bilboko erdigunearen bihotz-bihotzean kokatuta dago, Abandon, Isozaki dorre enblematikoen beheko solairuan, eta Uribitarteko tranbiaren geltokiaren parean du sarrera; halaber, Mazarredoraino igotzen den igogailu publikotik ere badu sarbidea eta, beraz, Bilboko edozein tokitatik iristeko moduan dago. Horri esker, senitartekoekin noiznahi egoteko aukera dago, eta betiko ohiturei ere eutsi dakieke, hala nola kafe bat hartzea, erosketak egitea, lagunekin geratzea…
Gune zabalak ditu, erabiltzaileek behar duten arretaren eta zaintzaren arabera bereizita: jangela, jardueren gunea, errekuperazio funtzionaleko eta errehabilitazioko gunea, erlaxatzeko gunea, arreta pertsonalerako gunea (egokitutako komun eta dutxekin).
Gure zentro guztietan bezalaxe, Jarduera Programari esker pertsonak aktibo egoten dira eta jardueretan parte hartzen dute.
Pertsona ardatz duen arretaren ikuspegitik begiratuta egiten du lan guztia profesionalen diziplina anitzeko lantaldeak; egoiliarra lasai eta zainduta sentitu dadin lortzeko lan egiten dute eta familiari, aldiz, senitartekoaren bilakaeraren berri ematen diote uneoro.

Egonaldi iraunkorrak eta aldi baterakoak eskaintzen ditu, plaza publikoetan (Bizkaiko Foru Aldundiaren hitzartuak) nahiz pribatuetan (25 plaza publikoak dira eta 5 pribatuak).
Egun erdia ere kontrata daiteke, astelehenetik ostiralera bitarte, garraioarekin ala garraiorik gabe.