Aldi baterako egonaldietan espezializatutako zentroa
Itsasoaren eta mendiaren artean kokatua. Lorategi zabalak, berdeguneak…
Castro Urdialesetik eta Bilbotik 10 minutura.
Muskizko egoitza aldi baterako egonaldietan espezializatuta dago, zaintzaileak oporrak egin ditzan edo atseden har dezan; asteburuak igarotzera ere etortzen da jendea.
Pertsona ardatz duen arretaren ikuspegitik begiratuta egiten du lan guztia profesionalen diziplina anitzeko lantaldeak; egoiliarra lasai eta zainduta sentitu dadin lortzeko lan egiten dute eta familiari, aldiz, senitartekoaren bilakaeraren berri ematen diote uneoro.

Egonaldi iraunkorrak eta aldi baterakoak eskaintzen ditu, gela bikoitzetan eta banakakoetan; orotara, 98 plaza publikoak dira eta 24 pribatuak.
2005. urtean ireki zen zentroa, eta ekipamendu modernoa izateaz gain, instalazio bikainak ere baditu, egoiliarren eta familiakoen premietara egokituta eta irisgarriak.