Ongietorri tarifa. Kontsultatu konpromisorik gabe eta aprobetxatu gure beherapen promozioak.
Errekalde auzoan dago, Gaztelondo alhondiga berriaren ondoan
Errekalde auzoan kokatuta dago, Gaztelondo Alhondiga Berriaren ondoan, eta ezin hobeto konektatuta dago Bilboko gainerako auzoekin, Bilbobus zerbitzuaren bitartez; halaber, erdigunetik 10 minutura dagoenez, senitartekoekin noiznahi egoteko aukera dago, eta betiko ohiturei ere eutsi dakieke, hala nola kafe bat hartzea, erosketak egitea, lagunekin geratzea…
Goiko solairuan terraza handia du, egoiliarrek eta beren senitartekoek atseden hartu ahal izateko, eta Bilbo osoa ikusten da bertatik; halaber, egokitutako baratzea ere badago.
Gure zentro guztietan bezalaxe, Jarduera Programari esker pertsonak aktibo egoten dira eta jardueretan parte hartzen dute.
Pertsona ardatz duen arretaren ikuspegitik begiratuta egiten du lan guztia profesionalen diziplina anitzeko lantaldeak; egoiliarra lasai eta zainduta sentitu dadin lortzeko lan egiten dute eta familiari, aldiz, senitartekoaren bilakaeraren berri ematen diote uneoro.

Egonaldi iraunkorrak eta aldi baterakoak eskaintzen ditu, plaza publikoetan (Bizkaiko Foru Aldundiaren hitzartuak) nahiz pribatuetan (42 plaza publikoak dira eta 18 pribatuak).
Egun erdia ere kontrata daiteke, astelehenetik ostiralera bitarte, garraioarekin ala garraiorik gabe.