Ormabarrieta eguneko zentroa

Ubicado en una zona tranquila de la villa marinera

Bermeoko Ormabarrieta eguneko zentroa kostaldeko herriko gune lasai batean kokatuta dago, Talaren ondoan, eta Talako parkerako bidea ere badu, Kantauri itsasoaren ikuspegiez gozatzeko; osasun-zentrotik 50 metro eskasera dago.

Erabiltzaileek behar duten arretaren eta zaintzaren araberako gune handiak ditu: jangela, jardueren gunea, errekuperazio funtzionaleko eta errehabilitazioko gunea, erlaxatzeko gunea, arreta pertsonalerako gunea (egokitutako komun eta dutxekin).

Gure zentro guztietan bezalaxe, Jarduera Programari esker pertsonak aktibo egoten dira eta jardueretan parte hartzen dute.

Pertsona ardatz duen arretaren ikuspegitik begiratuta egiten du lan guztia profesionalen diziplina anitzeko lantaldeak; egoiliarra lasai eta zainduta sentitu dadin lortzeko lan egiten dute eta familiari, aldiz, senitartekoaren bilakaeraren berri ematen diote uneoro.

babesten-centro-dia-ormabarrieta-11

Egonaldi iraunkorrak eta aldi baterakoak eskaintzen ditu, plaza publikoetan (Bizkaiko Foru Aldundiaren hitzartuak) nahiz pribatuetan (19 plaza publikoak dira eta 6 pribatuak).

Egun erdia ere kontrata daiteke, astelehenetik ostiralera bitarte, garraioarekin ala garraiorik gabe.

Plazak: 25

Instalazioak

Eraikitako azalera: 402,67 m²
Altuera: beheko solairua
Kudeatzailea: Babesten, S.L.
Plaza kopurua: 25
Noiz ireki zen: 2011ko matxoaren 4an
TB gela
Komun egokituak
Fisioterapia gela eta gimnasioa
Atseden gunea
Otorduetarako catering zerbitzua
Telefono publikoa
WIFI guneak

Zerbitzuak

Arreta eta aholkularitza soziala
Medikua eta erizaina
Oinarrizko arreta pertsonala
Higiene zerbitzua
Arreta psikologikoa, afektiboa eta emozionala
Aisialdia eta denbora librea
Jarduera programa
Fisioterapia eta Errehabilitazioa
Berregokitzea eguneroko bizitzako jardueretan eta jarduera instrumentaletan
Jatetxe eta jangela zerbitzua (zentroetan eta etxera eramateko)
Garbiketa zerbitzua
Egokitutako garraioa (joan-etorria/ soilik joan edo soilik etorri)
Ile-apaindegia eta edergintza
Podologia
Ortopedia eta laguntza teknikoak
Beste zerbitzu batzuk, nahieran: egun erdiak, orduka, egun solteak...

Deskargatu gure katalogoak

Informazio gehigarria eta zehaztua eskuratzeko.

Kokapena eta kontaktua

Benito Barrueta pintorea kalea 12-14 - 48370 - Bermeo