Kanpoaldean lorategi handiak dituen zentroa
Basaurin kokatuta dago, Arizeko metro geltokiaren ondoan eta erdigunetik 5 minutura; beraz, senitartekoekin noiznahi egoteko aukera dago, eta betiko ohiturei ere eutsi dakieke, hala nola kafe bat hartzea, erosketak egitea, lagunekin geratzea…
Kanpoaldean lorategi zabalak ditu, egoiliarrek eta beren senitartekoek paseotxoak egin eta erlaxatu ahal izateko; egokitutako baratzera ere joan daiteke.
Gure zentro guztietan bezalaxe, Jarduera Programari esker pertsonak aktibo egoten dira eta jardueretan parte hartzen dute.
Pertsona ardatz duen arretaren ikuspegitik begiratuta egiten du lan guztia profesionalen diziplina anitzeko lantaldeak; egoiliarra lasai eta zainduta sentitu dadin lortzeko lan egiten dute eta familiari, aldiz, senitartekoaren bilakaeraren berri ematen diote uneoro.

Plaza publikoak (Bizkaiko Foru Aldundiaren hitzartuak) eta pribatuak eskaintzen ditu, edo egonaldi iraunkorrak nahiz aldi baterakoak, banakako eta binakako geletan; plaza guztietatik 72 publikoak dira eta 48 pribatuak.
2009. urtean ireki zen zentroa, eta ekipamendu modernoa izateaz gain, instalazio bikainak ere baditu, egoiliarren eta familiakoen premietara egokituta eta irisgarriak.