Lorategi zabalak, paseoan ibiltzeko eta erlaxatzeko
Basaurin kokatuta dago, Arizeko metro geltokiaren ondoan eta erdigunetik 5 minutura; beraz, senitartekoekin noiznahi egoteko aukera dago, eta betiko ohiturei ere eutsi dakieke, hala nola kafe bat hartzea, erosketak egitea, lagunekin geratzea…
Kanpoaldean lorategi zabalak ditu, egoiliarrek eta beren senitartekoek paseotxoak egin eta erlaxatu ahal izateko; egokitutako baratzera ere joan daiteke.
Gure zentro guztietan bezalaxe, Jarduera Programari esker pertsonak aktibo egoten dira eta jardueretan parte hartzen dute.
Pertsona ardatz duen arretaren ikuspegitik begiratuta egiten du lan guztia profesionalen diziplina anitzeko lantaldeak; egoiliarra lasai eta zainduta sentitu dadin lortzeko lan egiten dute eta familiari, aldiz, senitartekoaren bilakaeraren berri ematen diote uneoro.

Egonaldi iraunkorrak eta aldi baterakoak eskaintzen ditu, plaza publikoetan (Bizkaiko Foru Aldundiaren hitzartuak) nahiz pribatuetan (35 plaza publikoak dira eta 15 pribatuak).
Egun erdia ere kontrata daiteke, astelehenetik ostiralera bitarte, garraioarekin ala garraiorik gabe.