Albiz Santiago Llanos egoitza

Arretaren ardatz pertsona duen zentroa

Sestaoko herrigunean kokatuta dago, metroko geltokitik (Kasko irteera) 5 minutura.

Terraza handi bat du, aire zabalean, ezkerraldeko ikuspegi zoragarriekin.

Sestaoko egoitza ospitaleko egonaldien eta ebakuntzen ondoko susperraldietan espezializatuta dago, erori eta hezurren bat puskatu ondoren, prozesu akutuengatik…

Pertsona ardatz duen arretaren ikuspegitik begiratuta egiten du lan guztia profesionalen diziplina anitzeko lantaldeak; egoiliarra lasai, etxean bezala egon dadin lortzeko lan egiten dute eta familiari, aldiz, senitartekoaren bilakaeraren berri ematen diote uneoro.

babesten-residencia-albiz-santiago-llanos-19

Egonaldi iraunkorrak eta aldi baterakoak eskaintzen ditu, gela bikoitzetan eta banakakoetan; orotara, 94 plaza publikoak dira eta 40 pribatuak.

2006. urtean ireki zen zentroa, eta ekipamendu modernoa izateaz gain, instalazio bikainak ere baditu, egoiliarren eta familiakoen premietara egokituta eta irisgarriak.

Plazak: 134

Instalazioak

Lursailaren azalera: 3.294,15 m²
Eraikitako azalera: 6.383,91 m²
Altuera: 3 lurpean+ beheko solairua + 4 solairu
Oinplano-okupazioa: 1.976,49 m²
Jendeak aparkatzeko tokiak: 382 (egoitzaren azpian, 3 solairu)
Zabaldu zen urtea: 2006
Banakako eta binakako gelak
Komun egokituak
Deien sistema informatizatua
Terraza handiak
Egongelak solairu bakoitzean
TB gela
Liburutegia
Fisioterapia gela eta gimnasioa
Snack gunea
Sukaldea eta garbitegia bertan
Telefono publikoa
WIFI guneak

Zerbitzuak

Arreta eta aholkularitza soziala
Medikua eta erizaina
Oinarrizko arreta pertsonala
Arreta psikiatrikoa eta psikologikoa Zentzumenen estimulazioa
Aisialdia eta denbora librea
Jarduera programa
Fisioterapia eta Errehabilitazioa
Terapia Okupazionala
Berregokitzea eguneroko bizitzako jardueretan eta jarduera instrumentaletan
Ostatu zerbitzua (egoitzak eta eguneko zentroak)
Jatetxe eta jangela zerbitzua (zentroetan eta etxera eramateko)
Garbiketa zerbitzua eta garbitegia
Garraio egokitua
Ile-apaindegia eta edergintza
Podologia
Ortopedia eta laguntza teknikoak
Beste zerbitzu batzuk, nahieran

Deskargatu gure katalogoak

Informazio gehigarria eta zehaztua eskuratzeko.

Kokapena eta kontaktua

Felix Mª Samaniego kalea, 3 - 48910 - Sestao - Bizkaia

Informazio gehiago nahi?
Jar zaitez harremanetan eta deituko dizugu






    Aplikatu beharreko pribatutasuna

    Datu pertsonalak babesteari buruzko oinarrizko informazioa:

    • Arduraduna: BABESTEN, S.L.

    • Xedea: Informazio komertziala posta elektronikoz bidaltzea

    • Legitimazioa: Zure datuak xede horretarako baino ez ditugu erabiliko, zuk aldez aurretik baimena emanez gero; baimena emateko, gure webgunean horretarako jarritako laukitxoa markatu behar duzu

    • Hartzaileak: GRUPO BABESTEN taldeko beste enpresa batzuk

    • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea, baita beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen denez

    • Informazio gehigarria: Datuak Babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsultatzeko, egin klik hemen.