Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Identitatea: BABESTEN, S.L. – IFK: B95562500
Posta helbidea: Gregorio de la Revilla 27, 3. sol. 48010. Bilbo (Bizkaia),
Telefono zenbakia: 944212918
Helbide elektronikoa: info@grupobabesten.eus
Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
BABESTEN, S.L. (hemendik aurrera, BABESTEN) enpresan, formulario honen bitartez eta zure CVaren bitartez ematen diguzun informazioa tratatu egingo dugu, zu zeu dagokion hautaketa prozesuan txertatzeko, eta hutsik gera daitezkeen lanpostuak betetzeko hautagaien datu-basea osatzeko, hautaketa prozesuetan txertatzeko, zurekin harremanetan jartzeko posturen bat hutsik geratuz gero eta lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuak eginez gero, eta elkarrizketak egiteko eta gainerako hautaketa probak egiteko hitzorduak finkatzeko, betiere webgunean zehaztutako lanpostuei eta zuk hautatutakoei dagokienez.
Zure datuetan oinarrituta, ez da profil automatizaturik egingo, inolaz ere, eta ez da erabaki automatizaturik hartuko.
Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Emandako datu pertsonalak gorde egingo ditugu zure CVa bidali zenigun hautaketa prozesuak zabalik jarraitzen duen bitartean, eta zuk datuak ezerezteko eskubidea baliatzen duzun arte, eta, nolanahi ere, gehienez ere urtebetean hautagaitza aurkeztu zenetik kontatzen hasita, betiere datuak ez badira eguneratzen epe horretan. Zure datuak eguneratzeko asmoz beste curriculum bat bidaltzen badiguzu edo ematen badiguzu, epe hori zerotik kontatzen hasiko da berriro ere, curriculum berria jasotzen dugun egunetik kontatzen hasita.
Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Zure datuak tratatzeko lege oinarria zure baimena da. Horrek zera esan nahi du, zure baimenik gabe, ez dugula legitimaziorik zure datu pertsonalak tratatzeko. Horren ondorioz, tratamendua egiteko baimenik ematen EZ badiguzu, ezin izango duzu balizko hautaketa prozesuetan parte hartu. Baimena ematen badiguzu, noiznahi izango duzu baimen hori ezeztatzeko eskubidea, zure kontrako borondatea adierazi hutsarekin.
Zer hartzaileri komunikatuko zaizkie zure datuak?
Webgunearen bitartez jasotako curriculum vitaeen kudeaketarekin lotutako barne administrazioko kontuak direla eta, GRUPO BABESTEN taldea osatzen duten enpresek jasotako curriculum horiek partekatu eta erabili ahal izan ditzaten, zure datuak enpresa horiei jakinaraziko dizkiegu. Nolanahi ere, GRUPO BABESTEN taldearen barruko enpresak izango dira, eta goian adierazitako helburu horietarako erabiliko dituzte zure datuak, ez beste ezertarako.
Datuen nazioarteko transferentziak
Ez dugu datuen nazioarteko transferentziarik egingo.
Zeintzuk dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?
- Edozein pertsonak izango du eskubidea BABESTEN taldean hari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari ote garen ala ez jakiteko. Baiezkoa izanez gero, gainera, interesdunek beren datu pertsonaletan sartzeko eskubidea izango dute.
- Interesdunak zuzenak ez diren datuak zuzentzeko eta aldatu diren datuak aldatzeko eskaera egin ahal izango du. Kontrakorik adierazi ezean, zure datuak ez direla aldatu ulertuko dugu.
- Datuak tratatzeko baimena noiznahi ezeztatu ahal izango duzu, eta datuak ezabatu egin beharko ditugu. Atzera egiteak ez du eraginik izango baimena ukatu aurreko adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
- Legez halakorik xedatuz gero, tratamendua mugatzeko eskubidea eta datuak eramateko eskubidea baliatu ahal izango dituzu.
Zure eskubideei buruzko informazio gehiago lortzeko, Datuen Babeserako Espainiako Agentziara (AEPD) jo dezakezu, eta/edo bere webguneko herritarren kanalean argitaratutako informazioa irakur dezakezu:
https://www.aepd.es/reglamento/derechos/
Nola baliatu zure eskubideak
Gaiarekin lotutako kontsultaren bat egin nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke goian adierazitako telefono zenbakira deituta.
Zure eskubideak baliatzeko, eskaera bat helarazi beharko diguzu, idatzita, honako helbide honetara: GRUPO BABESTEN taldea. Gregorio de la Revilla 27, 3. sol. 48010. Bilbo (Bizkaia); edo helbide elektroniko honetara: info@grupobabesten.eus
Zure eskubideak baliatzeko, eskaeran zure izen-abizenak eta zein eskubide baliatu nahi duzun adierazi beharko duzu; eskaerarekin batera, zure NANaren edo nortasuna egiaztatzeko horren baliokidea den dokumenturen baten kopia ere aurkeztu beharko duzu. Harremanetan jartzeko bide bat ere aipatu behar duzu.
Jar al dezakezu erreklamazioa AEPDan?
Datuen Babeserako Espainiako Agentzian egoki iritzitako erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzu, bereziki, zure eskubideak baliatzean gustura geratzen ez bazara. Horretarako, honako helbide honetara idatz dezakezu:
Datuen Babeserako Espainiako Agentzia. Jorge Juan kalea 6 – 28001 Madril. |
Era berean, agentziaren webgunean adierazitako beste bide batzuk ere balia ditzakezu harremanetan jartzeko:
https://www.aepd.es/agencia/contacto.html