Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Identitatea: BABESTEN, S.L. – IFK: B95562500
Posta helbidea: Gregorio de la Revilla 27, 3. sol. 48010. Bilbo (Bizkaia)
Telefono zenbakia: 944212918
Helbide elektronikoa: info@grupobabesten.eus
Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
BABESTEN, SLn (aurrerantzean, BABESTEN) inprimaki honen bidez ematen dizkiguzun datuak tratatuko ditugu, helburu hauekin:
- Jasotako kontsultak jaso, erregistratu, tramitatu eta kudeatzea. Igorleari erantzutea.
- Jasotako kexak eta iradokizunak jaso, erregistratu, tramitatu eta kudeatzea. Igorleari hartutako erabakiaren berri ematea.
- Proposamen pertsonalizatuak eta igorleak eskatutako aurrekontuak egitea eta jakinaraztea, emandako informazioan oinarrituta.
Emandako datuetan oinarrituta ez da profil automatizaturik egingo edo erabaki automatizaturik hartuko.
Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Datu pertsonalak bildu ziren helburua betetzeko behar den denbora tartean gordeko dira.
HELBURUA | GORDETZEKO EPEA |
KONTSULTEN KUDEAKETA | Datuak jasotako kontsulta kudeatu, tramitatu, erabaki bat hartu eta erantzuteko behar den denbora tartean gordeko dira. Ondoren, beste hiru hilabetez gordeko ditugu, kontsulta itxi denetik zenbatzen hasita, gai bera dela eta berriz ere gurekin harremanetan jartzea erabakiko bazenu ere, kasu horretan informazio guztia gure esku izan dezagun zuri zerbitzu on bat emateko. |
AURREKONTUEN ETA PROPOSAMEN PERTSONALIZATUEN KUDEAKETA | Datuak egindako eskaintzaren indarraldian zehar gehi beste hiru hilabetez gordeko dira. |
KEXA ETA IRADOKIZUNEN KUDEAKETA | Datuak gorabehera behin betiko itxitzat eman ezin den bitartean gordeko dira, BABESTENek era horretako gaiak tratatzeko ezarrita duen prozedurak jarraitzen duen bitartean. Gorabehera behin betiko itxitzat emateko, kontuan hartuko da kexaren edo iradokizunaren igorlea zer mailatan gelditu den gustura eskainitako soluzioarekin. Gorabehera itxitzat ematen denean, erregistratu eta hiru urtez gordeko da, ezarritako kalitate estandarraren arabera. |
Edozelan ere, datuak tratatzeari uzten zaionean, horiek hiru urtez gordeko dira, azkeneko tratamendutik zenbatzen hasita, tratamendutik etor daitezkeen erantzukizunei aurre egin ahal izateko honako hauen aurrean: epaileak eta auzitegiak, Zerga Ministerioa eta Herri Administrazio eskudunak (bereziki Datuak Babesteko Espainiako Agentzia). Nolanahi ere, epe horretan datuak ezin izango dira erabili, eta behin epea amaitutakoan ezabatu egingo dira.
Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Zure datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria zure baimena da. Ez daukazu guri zure datuak eta haiek tratatzeko baimena emateko betebeharrik, baina horiek ematen ez badizkiguzu ezin izango dizkiguzu kontsultak, eskaerak, kexak edo iradokizunak helarazi webgunearen bidez. Eman beharreko datuei dagokienez, izan kontuan inprimakian izartxoarekin markatuta dauden eremuak nahitaez bete behar direla.
Zure datuak tratatzeko baimena emateko, pribatutasun politika hau onartu beharko duzu. Gerora, baimena noiznahi atzera botatzeko eskubidea izango duzu; horretarako, nahi hori adierazi besterik ez duzu egin behar, gurekin harremanetan jarrita dokumentu honetako zure eskubideak gauzatzeko modua atalean adierazita dauden bideetako batetik.
Dena den, izan kontuan zure kexetatik datozen datuak tratatzeko legitimazioa, hala balegokio, BABESTENek kexa horiei jarraipena egin eta erantzuteko duen interes legitimoan ere oinarrituko dela, igorlea gustura gelditzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta kalitate estandarrak betetzeko helburuarekin. Kasu horietan, BABESTENek honako hauek hartuko ditu kontuan jarduteko garaian: interesdunaren eskubidea, helarazitako kexen aurrean erantzuna eta soluzioa jasotzeko, eta BABESTENen eskubidea, bere irudi korporatiboa hondatzeak eta kalitate ziurtagiriak galtzeak eragin dizkion kalteak minimizatzeko. Antza, interesdunaren eskubideek ez dute lehentasunik bigarren eskubide horren aurrean, eta are gutxiago kontuan hartuta komunikazioa interesdunaren ekimenez eta haren baimenarekin abiatu dela, gerora atzera bota izan arren.
Zer hartzaileri emango dizkiogu zure datuak?
BABESTEN TALDEAk kudeatzen dituen zentroen eta zerbitzuen administrazioarekin erlazionatutako barne kontuengatik, eta zure kontsulta, eskaera, kexa edo iradokizunei modu egokian erantzun ahal izateko, zure datuak dagokion zentroko zuzendaritzari helaraziko zaizkio eta, beraz, dagokion enpresari BABESTEN TALDEAren baitan. Edonola ere, datuak BABESTEN TALDEko kide den enpresa bateko profesionalek tratatuko dituzte.
BABESTEN TALDEko enpresei buruzko informazio gehiago aurki dezakezu webgunean argitaratuta dagoen ZERBITZU ZORROAn.
Datuen nazioarteko transferentziak
Ez dugu datuen nazioarteko transferentziarik egingo.
Zeintzuk dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?
- Edozein pertsonak izango du eskubidea BABESTEN taldean hari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari ote garen ala ez jakiteko. Baiezkoa izanez gero, gainera, interesdunek beren datu pertsonaletan sartzeko eskubidea izango dute.
- Interesdunak zuzenak ez diren datuak zuzentzeko eta aldatu diren datuak aldatzeko eskaera egin ahal izango du. Kontrakorik adierazi ezean, zure datuak ez direla aldatu ulertuko dugu.
- Datuak tratatzeko baimena noiznahi ezeztatu ahal izango duzu, eta datuak ezabatu egin beharko ditugu. Atzera egiteak ez du eraginik izango baimena ukatu aurreko adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
- Legez halakorik xedatuz gero, tratamendua mugatzeko eskubidea eta datuak eramateko eskubidea baliatu ahal izango dituzu.
Zure eskubideei buruzko informazio gehiago lortzeko, Datuen Babeserako Espainiako Agentziara (AEPD) jo dezakezu, eta/edo bere webguneko herritarren kanalean argitaratutako informazioa irakur dezakezu:
https://www.aepd.es/reglamento/derechos/
Nola baliatu zure eskubideak
Gaiarekin lotutako kontsultaren bat egin nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke goian adierazitako telefono zenbakira deituta.
Zure eskubideak baliatzeko, eskaera bat helarazi beharko diguzu, idatzita, honako helbide honetara: GRUPO BABESTEN taldea. Gregorio de la Revilla 27, 3. sol. 48010. Bilbo (Bizkaia); edo helbide elektroniko honetara: info@grupobabesten.eus
Zure eskubideak baliatzeko, eskaeran zure izen-abizenak eta zein eskubide baliatu nahi duzun adierazi beharko duzu; eskaerarekin batera, zure NANaren edo nortasuna egiaztatzeko horren baliokidea den dokumenturen baten kopia ere aurkeztu beharko duzu. Harremanetan jartzeko bide bat ere aipatu behar duzu.
Jar al dezakezu erreklamazioa AEPDan?
Datuen Babeserako Espainiako Agentzian egoki iritzitako erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzu, bereziki, zure eskubideak baliatzean gustura geratzen ez bazara. Horretarako, honako helbide honetara idatz dezakezu:
Datuen Babeserako Espainiako Agentzia. Jorge Juan kalea 6 – 28001 Madril. |
Era berean, agentziaren webgunean adierazitako beste bide batzuk ere balia ditzakezu harremanetan jartzeko: https://www.aepd.es/agencia/contacto.html