Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Identitatea: BABESTEN, S.L. – IFK: B95562500
Posta helbidea: Gregorio de la Revilla 27, 3. sol. 48010. Bilbo (Bizkaia),
Telefono zenbakia: 944212918
Helbide elektronikoa: info@grupobabesten.eus
Zer helbururekin tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?
BABESTEN, SLn (aurrerantzean, BABESTEN) inprimaki honen bidez ematen dizkiguzun datuak tratatuko ditugu helburu bakar batekin: zure eskaera kudeatzea eta eskatzen diguzun orientazio soziosanitarioa eta eman diguzun informazioan oinarritutako aholkularitza eskaintzea. Zehazki, informazioa helburu hauekin erabiliko dugu:
- Baliabide, prestazio eta gizarte zerbitzuen inguruko kontsultei erantzuteko eta zalantzak argitzeko.
- Zerbitzu, baliabide eta prestazioei buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzea, bai eta horiek eskatzeko bideei buruzkoa ere.
Emandako datuetan oinarrituta ez da profil automatizaturik egingo edo erabaki automatizaturik hartuko, inolaz ere.
Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Emandako datu pertsonalak eskatutako orientazio zerbitzua eskaintzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, edo zuk datuak tratatzeko baimena atzera botatzeko eskubidea eta datuak ezabatzeko eskubidea baliatu bitarte. Kasu horietan, zure datuak tratatzeari utziko zaio berehala. Edonola ere, datuak hiru urtez gordeko ditugu, jaso direnetik zenbatzen hasita, tratamendutik etor daitezkeen erantzukizunei aurre egin ahal izateko honako hauen aurrean: epaileak eta auzitegiak, Zerga Ministerioa eta Herri Administrazio eskudunak (bereziki Datuak Babesteko Espainiako Agentzia). Nolanahi ere, epe horretan datuak ezin izango dira tratatu. Eta epe hori igarotakoan, datuak ezabatuko dira.
Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Zure datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria zure baimena da, eta horrek esan nahi du zure baimenik gabe ez dugula zure datu pertsonalak tratatzeko legitimaziorik izango eta, ondorioz, ezin izango dizugula orientazio soziosanitariorik eskaini. Ez daukazu guri zure datuak emateko betebeharrik, baina ez badizkiguzu ematen ezin izango dugu zure eskaria artatu.
Guri zure datuak tratatzeko baimena emateko, pribatutasun politika onartu beharko duzu. Ondoren, baimena noiznahi atzera botatzeko eskubidea izango duzu; horretarako, nahi hori adierazi besterik ez duzu egin behar, gurekin harremanetan jarrita dokumentu honetako zure eskubideak gauzatzeko modua atalean adierazita dauden bideetako batetik.
Zer hartzaileri emango dizkiogu zure datuak?
BABESTEN TALDEAk kudeatzen dituen zentroen eta zerbitzuen administrazioarekin erlazionatutako barne kontuengatik, eta orientazio soziosanitarioko zerbitzuaren barne antolaketagatik, baliteke zure datuak BABESTEN TALDEko beste erakunde bati edo batzuei helarazi behar izatea. Izan kontuan zuri aholkularitza egoki bat eskaintzeko litekeena dela hainbat profesionalek esku hartu behar izatea, eta baliteke horiek BABESTEN TALDEko hainbat enpresatakoak izatea. Hala gertatuko balitz, BABESTEN TALDEko enpresetako profesionalak izango dira beti, eta BABESTEN, SLren kontrolpean tratatuko dituzte datuak. Gure baimena duten langileek bakarrik izango dute zuk guri ematen diguzun informazioaren berri.
BABESTEN TALDEko enpresei buruzko informazio gehiago aurki dezakezu webgunean argitaratuta dagoen ZERBITZU ZORROAn.
Datuen nazioarteko transferentziak
Ez dugu datuen nazioarteko transferentziarik egingo.
Zeintzuk dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?
Edozein pertsonak izango du eskubidea BABESTEN taldean hari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari ote garen ala ez jakiteko. Baiezkoa izanez gero, gainera, interesdunek beren datu pertsonaletan sartzeko eskubidea izango dute.
- Interesdunak zuzenak ez diren datuak zuzentzeko eta aldatu diren datuak aldatzeko eskaera egin ahal izango du. Kontrakorik adierazi ezean, zure datuak ez direla aldatu ulertuko dugu.
- Datuak tratatzeko baimena noiznahi ezeztatu ahal izango duzu, eta datuak ezabatu egin beharko ditugu. Atzera egiteak ez du eraginik izango baimena ukatu aurreko adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
- Legez halakorik xedatuz gero, tratamendua mugatzeko eskubidea eta datuak eramateko eskubidea baliatu ahal izango dituzu.
Zure eskubideei buruzko informazio gehiago lortzeko, Datuen Babeserako Espainiako Agentziara (AEPD) jo dezakezu, eta/edo bere webguneko herritarren kanalean argitaratutako informazioa irakur dezakezu:
https://www.aepd.es/reglamento/derechos/
Nola baliatu zure eskubideak
Gaiarekin lotutako kontsultaren bat egin nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke goian adierazitako telefono zenbakira deituta.
Zure eskubideak baliatzeko, eskaera bat helarazi beharko diguzu, idatzita, honako helbide honetara: GRUPO BABESTEN taldea. Gregorio de la Revilla 27, 3. sol. 48010. Bilbo (Bizkaia); edo helbide elektroniko honetara: info@grupobabesten.eus
Zure eskubideak baliatzeko, eskaeran zure izen-abizenak eta zein eskubide baliatu nahi duzun adierazi beharko duzu; eskaerarekin batera, zure NANaren edo nortasuna egiaztatzeko horren baliokidea den dokumenturen baten kopia ere aurkeztu beharko duzu. Harremanetan jartzeko bide bat ere aipatu behar duzu.
Jar al dezakezu erreklamazioa AEPDan?
Datuen Babeserako Espainiako Agentzian egoki iritzitako erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzu, bereziki, zure eskubideak baliatzean gustura geratzen ez bazara. Horretarako, honako helbide honetara idatz dezakezu:
Datuen Babeserako Espainiako Agentzia. Jorge Juan kalea 6 – 28001 Madril. |
Era berean, agentziaren webgunean adierazitako beste bide batzuk ere balia ditzakezu harremanetan jartzeko: https://www.aepd.es/agencia/contacto.html