Etxeko laguntza zerbitzuak

ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA (ELZ), AZTERTZEN SERVICIOS ASISTENCIALES ENPRESAREN BITARTEZ

Aztertzen Servicios Asistenciales enpresan etxeko laguntza zerbitzuak planifikatzen, ematen eta kudeatzen ditugu, betiere mendekotasun egoeran eta/edo gizartean baztertuta dauden pertsonen eta haien senitartekoen gizarteratzeari laguntzeko, eta haien autonomia eta ongizate psikosoziala sustatzeko, baita funtzionalki independenteak izanik alderdi emozionalean eta/edo gizartean parte hartzeari dagokionez errefortzua behar duten pertsonen kasuan ere.

Gure zerbitzuak baliabide bikainak izatea nahi dugu, mendekotasun egoeran eta/edo gizartean baztertuta dauden pertsonen bizi zikloan sortzen diren zailtasunei erantzungo dieten baliabideak eta, horretarako, pertsona horien autonomia maila eta parte-hartze maila ahalik eta handiena izatea bultzatzen dugu, errespetuz, duintasunez eta modu indibidualizatuan tratatuta. Gure jardueraren hartzaile diren pertsonen premiei aurrea hartzeko lan egiten dugu, hau da, bezeroen, erabiltzaileen eta langileen premiei, eta premia horiei erantzun egokia eskaintzen diegu, ezagutza eta gure eremuko beste erakunde batzuekiko sinergiak sortzen lagunduta.

GURE BALIOAK

01.
Erabiltzailearekiko konpromisoa
Gure lan eredua pertsona ardatz duen arreta da eta, horregatik, erabiltzailea da ekintza guztien abiapuntuko ardatz eragilea. Pertsonen berezko balioa aintzat hartzen dugu, bakoitzaren muga eta/edo gaitasunez haratago
02.
Esperientzia eta profesionaltasuna
Urte asko daramatzagu sektorean lanean; beraz, zer nolako bilakaera izan duen ikusi dugu eta bilakaera horretan parte hartu ere egin dugu. Esperientzia horri guztiari esker, gure zerbitzuak hobetu ahal izan ditugu. Horretaz gain, giza kapitalak garrantzi handia du gure proiektuan eta, horregatik, zaindu egiten dugu, langileen prestakuntza sustatzen dugu, eta profesional onenak ditugu
03.
Bezeroari begira
Gure bezeroen (barneko nahiz kanpoko bezeroen) premiak eta lehentasunak hautemateko eta betetzeko jarrerari eusten diogu uneoro
04.
Ingurumenarekiko eta ingurunearekiko erantzukizuna
Naturaren baliabideak zaintzeko eta kontserbatzeko lan egiten dugu, eta gizartearen errealitatearekin konpromiso eta sentsibilizazio maila oso handia dugu
05.
Berrikuntza
Etengabeko hobekuntzaren aldeko apustu irmoa egiten dugu beti eta, horretarako, lan sistema berriak ezartzen ditugu; horri esker, erreferente gara sektorean eta kalitatezko lana egin dezakegu
06.
Jokabide etikoa
Abiarazitako ekintza oro ongi barematutako jardun egokiaren irizpideen arabera balioetsi eta aztertu behar da. Gure esku-hartzeak arduratsuak dira, eta pertsonekiko errespetuaren eta leialtasunaren irizpideei jarraikiz egiten ditugu
07.
Sare lana
Gure lanbide eremuarekin lotutako sare sozialetan parte hartzen dugu, ezinbestekoak baitira sinergiak sortzeko, betiere pertsonei arreta hobea eta eraginkorragoa emate aldera
08.
Gardentasuna eta zintzotasuna
Gure lanaren emaitzak auditoriapean daude

AZTERTZEN SERVICIOS ASISTENCIALES S.L. enpresan UNE EN ISO 9001:2015 arauari atxikitako Kalitatea Kudeatzeko Sistema (KKS) dugu, prozesuetara bideratuta eta erakundearen zuzendaritzaren gidaritzapean, gure zerbitzuak kudeatzean eta ematean eraginkortasuna eta etengabeko hobekuntza lortzeko diseinatutako plangintza estrategikoaren ondorioz.

XEDEA

Gure zerbitzua asistentziakoa eta prebentziokoa da, eta mendekotasun egoeran edo mendekotasun arriskuan dagoen erabiltzaileari bere etxean egoten laguntzea du xede; horretarako, etxerako laguntza eta laguntza pertsonala eskaintzen dizkiogu, etxean bertan moldatu dadin eta komunitatean gizarteratu dadin, isolatuta ez geratzeko. Zerbitzuaren xedea erabiltzailearen bizi kalitatea programa indibidualizatu baten bitartez hobetzea da; hona hemen zerbitzuaren eginkizun nagusiak:

Etxeko lanak eta mantentze lanak: etxea zaintzea, arropa garbitu eta zaintzea, otorduak prestatzea eta abar.
Arreta pertsonaleko zereginak: garbitzea eta janztea, elikadura eta botikak kontrolatzea eta abar.

NORENTZAT DA?

Legean aurreikusitako mailaren bateko mendekotasuna dutela onartua izateaz gain, kasuan kasu, Banakako Arreta Plana (BAP) egina dutenentzat, baldin eta Etxeko Laguntza Zerbitzua hautatu badute.

Mendekotasuna oraindik onartu gabe izanik, mendekotasun arriskuan daudenentzat, betiere Udal Gizarte Zerbitzuen aginduari jarraikiz, honako irizpide hauen arabera:

70 urtetik gorakoa izatea eta familian edo gizartean laguntzeko sare nahikorik ez izatea
Babesgabetasun egoeran daudenak, balorazio teknikoaren arabera
Atzerazinezko gaixotasuna dutenak, etxean zainketa aringarriak jasotzea aukera bakarra izanik

NON GAUDE

Aztertzen Bilbo

Zabaldu mapa!

Aztertzen Donosti

Zabaldu mapa!