GURE KONPROMISOA

Grupo Babesten taldea, pertsonak zaintzeko aukerarik onena

Grupo Babesten taldean, esperientzia handia dugu pertsonak zaintzen, eta zaintzen ditugun pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten dugu, familia lasaiago egon dadin.

Grupo Babesten taldeak eskarmentu handia du asistentzia zerbitzuak, gizarte zerbitzuak eta osasun zerbitzuak eskaintzen Euskadin: mendekotasun egoeran daudenak zaintzen ditugu Orientazio Sozio – Sanitarioa emateko zerbitzuaren bitartez, hala nola Etxeko Laguntza Zerbitzuaren bitartez; halaber, Egoitzak eta Eguneko Zentroak kudeatzen ditugu eta aukera ugari eskaintzen ditugu erabiltzaileak gure instalazioetan eroso eta gustura egon daitezen.

Horretaz gain, Grupo Babesten taldearen lehentasunetako bat da honako jarduera ardatz hau: egoera berezian dauden adingabeak zaintzea; egoitzan harrera eskaintzen diegu eta hainbat mailatako esku-hartze programak garatzeko aukera ere izaten dute, betiere haur eta nerabeei laguntzeko zerbitzuen barruan.

Erakunde publikoak ere fidatzen dira gure kudeaketarekin. Izan ere, EAEko hiru lurraldeetan gurekin kontatzen dute eta adinekoak edo adingabeak zaintzeko hainbat proiektutan parte hartzen dugu, besteak beste.

Horretarako, 2.000 profesional baino gehiago aritzen dira egunero Grupo Babesten taldean lanean, guk zaintzen ditugun pertsona guztiei kalitatezko arreta eskaintzeko. Baina baita senitartekoei eta ingurune hurbileneko jendeari laguntzeko ere, kasuan kasu aukerarik egokiena eskainita.