Ubicado en una zona tranquila de la villa marinera
Bermeoko Ormabarrieta eguneko zentroa kostaldeko herriko gune lasai batean kokatuta dago, Talaren ondoan, eta Talako parkerako bidea ere badu, Kantauri itsasoaren ikuspegiez gozatzeko; osasun-zentrotik 50 metro eskasera dago.
Erabiltzaileek behar duten arretaren eta zaintzaren araberako gune handiak ditu: jangela, jardueren gunea, errekuperazio funtzionaleko eta errehabilitazioko gunea, erlaxatzeko gunea, arreta pertsonalerako gunea (egokitutako komun eta dutxekin).
Gure zentro guztietan bezalaxe, Jarduera Programari esker pertsonak aktibo egoten dira eta jardueretan parte hartzen dute.
Pertsona ardatz duen arretaren ikuspegitik begiratuta egiten du lan guztia profesionalen diziplina anitzeko lantaldeak; egoiliarra lasai eta zainduta sentitu dadin lortzeko lan egiten dute eta familiari, aldiz, senitartekoaren bilakaeraren berri ematen diote uneoro.

Egonaldi iraunkorrak eta aldi baterakoak eskaintzen ditu, plaza publikoetan (Bizkaiko Foru Aldundiaren hitzartuak) nahiz pribatuetan (19 plaza publikoak dira eta 6 pribatuak).
Egun erdia ere kontrata daiteke, astelehenetik ostiralera bitarte, garraioarekin ala garraiorik gabe.