12 urtetik gorako esperientzia
Bizigura eguneko zentroak lorategi handiak ditu eta gune lasai batean kokatuta dago, osasun-etxetik 50 m ingurura. Aparkalekua badu, bisitariek eta senitartekoek erabiltzeko. Meatzaldeko herri guztietatik inolako arazorik gabe irits daiteke bertara.
Zentroak 12 urte baino gehiago daramatza irekita, eta profesional taldeak esperientzia handia izateaz gain, pertsonekin konprometituta dago.
Gune zabalak ditu, erabiltzaileek behar duten arretaren eta zaintzaren arabera bereizita: jangela, jardueren gunea, errekuperazio funtzionaleko eta errehabilitazioko gunea, erlaxatzeko gunea, arreta pertsonalerako gunea (egokitutako komun eta dutxekin).
Gure zentro guztietan bezalaxe, Jarduera Programari esker pertsonak aktibo egoten dira eta jardueretan parte hartzen dute.
Pertsona ardatz duen arretaren ikuspegitik begiratuta egiten du lan guztia profesionalen diziplina anitzeko lantaldeak; egoiliarra lasai eta zainduta sentitu dadin lortzeko lan egiten dute eta familiari, aldiz, senitartekoaren bilakaeraren berri ematen diote uneoro.

Egonaldi iraunkorrak eta aldi baterakoak eskaintzen ditu, plaza publikoetan (Bizkaiko Foru Aldundiaren hitzartuak) nahiz pribatuetan (28 plaza publikoak dira eta 12 pribatuak).
Egun erdia ere kontrata daiteke, astelehenetik ostiralera bitarte, garraioarekin ala garraiorik gabe.