Ongietorri tarifa. Kontsultatu konpromisorik gabe eta aprobetxatu gure beherapen promozioak.
Atseden hartzeko eta suspertzeko lekua
Bermeon kokatuta dago, kostaldetik 5 minutura, Sollube mendia jaitsita, eta egoitza dagoen eraikin berean aparkalekua ere badago.
Egoitz Alai egoitzako instalazioetan eta giza lantaldeari esker, atseden hartzeko eta suspertzeko ezin hobea izango da zure egonaldia. Terraza handiak ditu, eta geletako leiho zabaletatik itsasoa ere ikus daiteke; horretaz guztiaz gain, lorategi guneak ere baditu aire zabalean paseoak egin ahal izateko, baratze egokitua…
Bermeoko Egoitz Alai egoitza ospitaleko egonaldien eta ebakuntzen ondoko susperraldietan espezializatuta dago, erori eta hezurren bat puskatu ondoren, prozesu akutuengatik… eta Bizikidetzarako Unitateak ere baditu, etxean egongo bazina bezala sentitzeko.
Pertsona ardatz duen arretaren ikuspegitik begiratuta egiten du lan guztia profesionalen diziplina anitzeko lantaldeak; egoiliarra lasai eta zainduta sentitu dadin lortzeko lan egiten dute eta familiari, aldiz, senitartekoaren bilakaeraren berri ematen diote uneoro.

Plaza publikoak eta pribatuak eskaintzen ditu, baita egonaldi iraunkorrak eta aldi baterakoak ere, gela bikoitzetan eta banakakoetan.
Zentro berria izaki, ekipamendu modernoa izateaz gain, instalazio bikainak ere baditu, egoiliarren eta familiakoen premietara egokituta eta irisgarriak.
Informazio gehiago: http://www.egoitzalai.com/