Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileentzako hitzaldi-programa

2019-2020 ikasturtea | BIZIGURA eguneko zentroa
3. hitzaldia: zaintzaileek ere beren burua zaindu behar dute
Data: 2020ko martxoa
Helburuak:
-
- Beste pertsona bat zaintzen ari denean bere burua zaintzen ikastea.
- Zaintza-egoerarekin lotutako emozioak maneiatzeko estrategiak eskuratzea.
- Familiako kideen artean zaintzak banatzeko eskura dauden baliabideak eta baliabide formalak ezagutzea eta kontuan hartzea.
- Zaintzeak beti bete izan ditugun roletan aldaketak ekar ditzakeela ulertzea. Garrantzitsua da aldaketa horiek ezagutzea estresa sor ez diezaguten.
- Kalitatezko zaintzaile batek bere burua zaindu behar duela ulertzea.
- Zaintzailearen gizarte-harremanak inoiz ez direla alde batera utzi behar onartzea. Energia iturri izango dira.