Gazteluondo: X. urteurrena

Badirudi atzo izan zela, eta 10 urte igaro dira dagoeneko…
Uztailaren 9an Gazteluondo egoitzaren eta eguneko zentroaren X. URTEURRENA ospatu genuen gure egoiliar, erabiltzaile, senitarteko eta langile guztiekin.
Errekaldeko auzotar asko ere gurekin izan ziren, zentroa auzoan txertatuta dagoenez.
Ospakizun handia egin genuen, zuzeneko musika emanaldiekin, lunch batekin, apaingarriekin… Primeran egon ginen.
Espero dugu beste 10 urte ere egitea zuen ondoan.
ESKERRIK ASKO DENEI!