Koronabirusa geldiarazteko indartze-neurriak

Eusko Jaurlaritzak, Osasun Publikoko epidemiologiako adituen jarraibideak kontuan hartuta, epidemia geldiarazteko indartze-neurri batzuk hartu ditu: Euskadi OSORAKO prebentzio-neurri berriak (2020/03/14):
- Adinekoentzako eguneko zentroak ixtea.
- Adinekoen zentro publikoetan edo pribatuetan bisita guztiak kentzea. Zentro bakoitzaren esku geratzen da, behar izanez gero, salbuespenak baloratzea. Bisitariaren tenperatura hartu beharko da zentroaren sarreran bertan, eta 37º-tik gorakoei sarrera debekatuko zaie.
- Edozein motatako jarduerak bertan behera uztea: Museo, Erakusketa-areto, Ostalaritza (etxeko zerbitzua izan ezik), Kirol instalazioak, Joko-lokal, Txoko, Elkarte gastronomiko edo Otoi egiteko zentroetan. Metro eta erdiko gutxieneko segurtasun tartea bermatzen ez duten lokaletan jarduera mugatzea. Metro eta erdiko gutxieneko distantzia hori edozein pertsona konzentrazioari aplika dakioke.
Hezkuntza-eremua
Euskadi osoan gomendatzen da:
Bihartik aurrera, hilak 13, irakaskuntza eten egingo da Euskadiko ikastetxe guztietan: haurreskoletan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan eta unibertsitate-zentroetan, euskal unibertsitate- campus guztiak barne (UPV/EHU, Mondragon eta Deustu). Eskolaz kanpoko jarduerarik ere ez da egingo.
Kultur arloa
Euskadi osoan gomendatzen da:
Edozein motatako jarduerak bertan behera uztea: Museo, Erakusketa-areto, Ostalaritza (etxeko zerbitzua izan ezik), Kirol instalazioak, Joko-lokal, Txoko, Elkarte gastronomiko edo Otoi egiteko zentroetan. Metro eta erdiko gutxieneko segurtasun tartea bermatzen ez duten lokaletan jarduera mugatzea. Metro eta erdiko gutxieneko distantzia hori edozein pertsona konzentrazioari aplika dakioke.
Eremu sanitarioa eta soziosanitarioa
Euskadi osoan gomendatzen da:
- Adinekoentzako eguneko zentroak ixtea.
- Adinekoen zentro publikoetan edo pribatuetan bisita guztiak kentzea. Zentro bakoitzaren esku geratzen da, behar izanez gero, salbuespenak baloratzea. Bisitariaren tenperatura hartu beharko da zentroaren sarreran bertan, eta 37º-tik gorakoei sarrera debekatuko zaie.
- Gasteizko ospitaleetako Larrialdietara doazen laguntzaileen sarbidea murriztea eta neurri hori bera gomendatzea, zentro soziosanitarioetan.
- Gasteizko osasun-zentroetako Larrialdietan, arnasketa-prozesu akutuak dituzten pazienteei arreta emateko, oro har, osasun-profesionalek maskarak eta eskularruak erabiliko dituzte.
Beste gomendio batzuk
- Koronabirusaren transmisioa saihesteko garrantzitsua da neurri erraz baina eraginkorrak hartzea
- Eskuak sarritan garbitu
- Eztul egitean estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo erabili eta botatzeko zapi batekin
- Gainazalak garbitu
- Eta sintomak (sukarra, arnas sintomak) dituzten pertsonek ez dute egon behar adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituztenekin kontaktuan, edo leku publiko eta jendetsuetan.
- Herritar guztiei urruntze-neurriak har ditzatela gomendatzen zaie, bereziki leku publikotan. Urruntzeak esan nahi du pertsonen artean gutxienez metro bateko eta, ahal dela, 2 metroko aldea uztea. Izan ere, gertutasuna baita kutsatzea gehien errazten duen faktorea.