Aplikatu beharreko pribatutasuna

    Datu pertsonalak babesteari buruzko oinarrizko informazioa:

    • Arduraduna: BABESTEN, S.L.

    • Xedea: Informazio komertziala posta elektronikoz bidaltzea

    • Legitimazioa: Zure datuak xede horretarako baino ez ditugu erabiliko, zuk aldez aurretik baimena emanez gero; baimena emateko, gure webgunean horretarako jarritako laukitxoa markatu behar duzu

    • Hartzaileak: GRUPO BABESTEN taldeko beste enpresa batzuk

    • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea, baita beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen denez

    • Informazio gehigarria: Datuak Babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsultatzeko, egin klik hemen.

    Lagundu ahal eta nahi dizugu

    KOMUNITATEAN BIZITZEKO TOKI ATSEGINAK

    Gure egoitzak eta eguneko zentroak

    Babesten Taldeak hainbat egoitza eta eguneko zentro kudeatzen ditu Bizkaiko Lurralde Historikoko hainbat udalerritan.

    Gure zentro guztietan ditugu Bizkaiko Foru Aldundiarekin (BFA) itundutako plaza publikoak, bai eta plaza pribatu iraunkorrak edota aldi baterakoak ere.

    Zure eskura jartzen ditugu gure ezagutza eta esperientzia, foru-plaza publikoen eskaera prozesuan zehar aholkatuz eta kudeatuz, baita hainbat eratako laguntzak eta laguntza-baliabideak eskainiz ere.

    Kontsulta iezaguzu konpromisorik gabe eta eskuratu gure sustapen-tarifak.

    Residencia Gazteluondo en Rekalde
    Bilboko ikuspegi ezin hobeekin eta oso ondo konektatuta.
    Xehetasun gehiago
    Residencia Egoitz Alai en Bermeo
    Atsedenerako eta berreskuratzeko lekua kostaldetik 5 minutura.
    Xehetasun gehiago

    GRUPO BABESTEN TALDEARI BURUZ

    Gurekin fidatzeko arrazoiak

    01
    Gradation Image
    Lurraldean errotuta gaude
    Lurraldean ongi errotutako konpainia gara; gurekin fida zaitezke
    02
    Gradation Image
    Arreta pertsonala
    Gure zentroetan Pertsona ardatz duen Arreta Pertsonaleko ereduari jarraitzen diogu
    03
    Gradation Image
    Plazak lortzea
    Plaza publikoak eta pribatuak eskaintzen ditugu
    04
    Gradation Image
    Egonaldi mota
    Egonaldi mota guztiak eskaintzen ditugu: egun solteak, egun erdia...

    Orientazio sozio-sanitarioa

    Zertan lagun diezazukegu?

    01. Gure amak gurpil-aulkia behar du, ibiltzeko zailtasun handiak ditu eta. Etxebizitza egokitu nahi izango nuke, batik bat, komuna, etxean arkitektura oztoporik izan ez dezan. Non lor dezaket informazioa laguntzarako produktu horien eskaera izapidetu ahal izateko?
    Oso garrantzitsua da etxeetako arkitektura oztopoak ezabatu eta espazioetako irisgarritasuna ahalbidetzea, mugitzeko eta joan-etorriak egiteko zailtasunak dituzten pertsonak ahalik eta autonomoenak izan daitezen. Horregatik, BFAk finantzatzen dituen laguntzarako produktuak nola lortu eta zer izapide egin behar diren jakinaraziko dizugu.
    02. Nire gurasoak adinekoak dira, eta dena ongi lotuta utzi nahi dute ni falta banaiz ongi zainduta egongo direla ziurtatzeko. Zer egin behar dut
    Garrantzitsua da jakitea, alde batetik, zer egin nahi duten eta, bestetik, mendekotasun egoeran daudenean nola nahi duten zainduak izan. Erabaki dezatela nolako etorkizuna nahi duten, orain, erabakiak hartzeko moduan daudela, eta, hartara, ez du beste inork euren ordez hartu behar izango erabakirik eta euren nahiak bete ahal izango dira. Bada horretarako agiri bat: AURRETIAZKO BORONDATEEN AGIRIA. Atxikitako fitxategietan azalduta dago agiri hori prestatzeko eta erregistratzeko prozedura zein den. Mendekotasunaren Balorazioa egiteko izapideak egiten hastea komeni da, asistentziako baliabideak eskuratzeko aukera izan dezaten, baita pertsonak artatzeko ezarrita dauden prestatzioak eskuratzeko aukera ere, betiere mendekotasun mailaren arabera. Horretarako, atxikita daude eskaera egiteko prozedura eta bete behar diren eranskinak.
    03. Gure amari aldaka puskatu zaio eroriko baten ondorioz. Ebakuntza egin diote eta ospitaleratuta dago. Laster emango diote alta ospitalean, eta etxean laguntza handia behar izango du. Nik lanean ematen dut egun osoa. Zer egin dezaket?
    ure egoitza guztietan eskaintzen dugu aldi baterako egonaldiak egiteko aukera, ospitaleratuta egon osteko errekuperaziorako eta susperraldirako. Ebakuntzaren osteko prozesu guztiaren jarraipen indibidualizatua egiten dugu eta, hartara, ahalik eta berme gehienekin eta pertsonak berreskura dezakeen funtzionaltasun handienarekin itzuliko da etxera. Errehabilitazioa eta Fisioterapia, galdutako mugikortasuna berreskuratzeko eta indarra eta muskulu-tonua hobetzeko; terapia okupazionala eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak berreskuratzeko, hala nola ibiltzea, komunera joatea, janztea; osasun arreta, arreta medikoa eta erizaintzakoa pertsonaren bilakaerari jarraipen konstantea egiteko. Eskatu informazioa, inolako konpromisorik gabe, hurbilen duzun zentroan.
    Ospitalean alta hartu ostean nahiago baduzue zuzenean etxera itzuli, Etxeko Zainketa Plana diseina dezakegu zuentzat, gure egoitza eta eguneko zentroetako profesionalekin, eta ahalik eta autonomia maila handiena lortzeko jarduerak proposatuko dizkizuete, betiere etxetik atera behar izan gabe. Hasierako Balorazioa egiten dugu pertsonaren alderdi guztiak aintzat hartuta: osasuna, alderdi soziala, funtzionala, kognitiboa, afektiboa... eta, horren ondoren, zuekin batera, hau da, pertsonarekin eta senitartekoekin batera, Ekintza Plana prestatzen da errekuperazioa benetakoa izan dadin eta jarraipena hilean behin edo hiru hilean behin egiteko. Informazioa eska dezakezue, inolako konpromisorik gabe, Orientazio Sozio-Sanitarioa emateko telefono zenbakira deituta.
    Horretaz gain, Jangela Zerbitzua eskaintzen dugu etxean, erosketak egitera atera eta otorduak prestatu behar izan ez ditzan; etxeko hozkailuraino eramaten ditugu, egunero, jakiak, betiere menu orekatu baten barruan eta pertsona bakoitzaren nutrizio eta testura eskakizunetara egokituta. Zerbitzuari buruzko aurkezpena eta zerbitzuaren tarifak deskargatzeko dokumentuan daude. Aurrekoaz gain, etxean modu iraunkorrean behar baduzue laguntza etxeko lanak egiteko edo oinarrizko arreta pertsonalerako, udalek eskaintzen duten Etxeko Laguntza Zerbitzuaren eskaera egin daiteke.
    04. Nire aitari Alzheimer gaixotasuna diagnostikatu diote, eta nik lanean lanaldi murrizketa eskatu behar izango dudala edo agian lan egiteari utzi behar izango diodala pentsatzen hasi naiz, aita etxean zaindu ahal izateko. Ba al dut prestazio ekonomikoren bat jasotzeko eskubidea?
    Bai, “Zuk pertsonak zaintzen dituzu, Bizkaiak zu zaintzen zaitu” lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak Zaintzaileen Estatutua sortu du; erantzukizun publikoko hainbat neurri biltzen dituen dokumentua da, eta neurri horiek era mailakatuan ezarriko dira, pertsonak zaintzen dituzten horien lana aitortu, lagundu eta hobetzeko helburuarekin.
    Hona hemen Estatutuan biltzen diren jarduera ildoak (ikus eranskin hau, xehetasun gehiago zehazten dira: Zaintzaileen Estatutuari buruzko informazioa):
    1.- Zaintzaile informalen administrazio- eta lege-aitorpena sustatzea
    2.- Aurreikuspen sistemei egindako ekarpenak konpentsatzea
    3.- Zaintzaileentzako informazio eta laguntza zerbitzu integrala garatzea
    4.- Zaintzaileen prestakuntza eta eguneratze profesionala bultzatzea
    5.- Zaintza-lanen segurtasuna eta ergonomia sustatzea
    6.- Zaintzaileen aldizkako atsedenaldia bermatzea

    Era berean, familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa arautzen duen Dekretua ere deskarga dezakezu; prestazio horren helburua da zaintzaile ez-profesionalak emandako arretak eragindako gastuak estaltzen laguntzea, eta mendekotasunaren edozein gradu eta puntuaziotarako eman ahal izango da, betiere finkatutako baldintzak betez gero. Deskargatu Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 26ko 192/2018 Foru DEKRETUA, zaintzaileen estatutua eta familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa arautzen dituena, prestazioa eskatzeko zer egin behar duzun jakiteko.
    Horretaz gain, Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoaren berri eta BFAren uztailaren 23ko 103/2013 Foru Dekretuaren (laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa arautzen du) berri emango dizugu; laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa laguntzaile pertsonal bat kontratatzearen ondoriozko gastuak ordaintzeko da; laguntza hori asteko gutxieneko ordu kopuru jakin baterako izan behar da, eta onuradunari aukera eman behar dio ikasketak egiteko, lan egiteko eta eguneroko oinarrizko jarduerak modu autonomoagoan egiteko.

    Zalantzaren bat?

    Galdera ohikoenei erantzuten diegu.

    Laguntza behar al duzu?

    Jarri gurekin harremanetan, eta aholkuak emango dizkizugu.